Kadete mutilak, Gipuzkoako txapelketako finalean

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 22a, 00:00

Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi taldeetako bat, Gipuzkoako txapeldun izenda dezakete igande honetan, urtarrilaren 26an. Kadete mutilen taldeak herrialde mailako finala jokatuko baitu Urnietako udal kiroldegian, Donostiako Egiaren aurka. Goizeko 10:00etan hasiko da, erabakigarria izango den neurketa. Usurbil Kirol Elkartetik jakinarazi duten moduan, lau egun barru jokatuko duten partida irabaziz gero, kadete mutilak Gipuzkoako txapeldun izango dira, baina ez hori bakarrik. Euskal Ligako igoera fasea jokatzeko aukera izango baitute, Araba eta Bizkaiko txapeldunen aurka.

Igandean Urnietan jokatuko den final handi honez gain, badira astebururako iragarriak dauden beste zenbait eskubaloi partida:

9:30 Alebin neskak: Udarregi 5A-Urnieta 5B
9:30 Alebin neskak: Udarregi 5B-Urumea
10:30 Alebin neskak: Udarregi 6A-Udarregi 5C
10:30 Alebin neskak: Udarregi 6B-Urnieta 6B
11:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Bidasoa Irun
12:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Tolosa C.F.
18:00 Senior mutilak, 2. nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-S.P. Erandio

Urnietako udal kiroldegian:
19:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Egia Donosti Gain Elkartea