2014rako udal aurrekontuak, behin betiko onartuak

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 23a, 00:00

Jendaurrean egon den epean erreklamazio edo oharrik aurkeztu ez denez, 2014rako udal aurrekontuak behin betiko onartuak geratu dira. Hala eman du argitara Usurbilgo Udalak, ostegun honetako, urtarrilaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. 10.360.522 euro ditu Usurbilgo Udalak, estreinatu berri dugun urte honi begirako egitasmo eta gastuetara bideratzeko:

Sarreren egoera
1     Zuzeneko zergak ..........................    2.865.500
2     Zeharkako zergak .........................      105.000
3     Tasak eta bestelako sarrerak .........      2.129.340
4     Transferentzia arruntak .................     4.536.040
5     Ondarezko sarrerak ......................         16.400
6     Inbertsio errealak besterenganatzea          584.971
7     Kapital transferentziak .................         123.271
Guztira .................................               10.360.522

Gastuen egoera
1     Pertsonal gastuak .........................    3.603.174
2     Ondasun arrunten erosketak ..........      4.534.828
3     Finantza gastuak ...........................       30.000
4     Transferentzia arruntak .................        805.620
6     Inbertsio errealak ..........................      863.282
7     Kapital transferentziak ..................        188.618
9     Pasibo finantzarioak ......................       335.000
Guztira .................................               10.360.522


2014ko Plantilla Organikoa ere, behin betiko onartua
2014rako udal aurrekontuak, abenduaren 17an burutu zen ezohiko osoko bilkuran onartu ziren. Gehiengo osoz, EH Bilduko udal ordezkarien aldeko bozkekin. EAJ-PNVko ordezkaria abstenitu zen. PSE-EE eta Hamaikabat udal taldeek aurka bozkatu zuten. Udal aurrekontuekin gertatu den moduan, jendaurrean egon den epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onartuta geratu da baita 2014rako Plantilla Organikoa. 2014ko Plantilla Organikoa, hasieraz onartu zuen udalbatzak, iragan abenduaren 17an burutu zen ezohiko osoko bilkuran, gehiengo osoz. Alde, EH Bildu eta PSE-EE. Aurka, Hamaikabat. Abstentzioa, EAJ-PNV.

Ostegun honetako, urtarrilaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala ikusteko: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2014/01/23/be140123.htm