Urtarrileko azken ostiralerako, hilaren 31rako finkatu du Gure Pakea Elkarteak, urtero burutzen duten ohiko biltzar nagusia. Deialdi bakarra egin dute, arratsaldeko 16:30etarako, Artzabalgo areto nagusian. Besteak beste, elkartearen balantze ekonomikoa, iazko memoria, eta datorren urte honetarako proposamenak hartuko dituzte ahotan. Bestalde, urtebete barru batzordea berritu asmo du Gure Pakea Elkarteak, biltzar nagusirako prestatu duten gai zerrendak jasotzen duen moduan:
1-Lehendakariaren agurra.
2-Aurreko biltzar nagusiaren akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.
3-2013ko memoria irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.
4-Honako hauek irakurtzea eta onartzea, hala badagokie:
A-2013-12-31ko diru sarreren eta gastuen balantzea.
B-2013-12-31n itxitako diru egoeraren balantzea.
5-2015ean batzordea berritzea egokitzen dela gogorarazi.
6-2014. urtean egin daitezkeen aktibitate berrien proposamenak.
7-Galde-erantzunak.
Bazkideen arteko txapelketak
Gure Pakea Elkartekoek batzar nagusiaren segidan ospatuko dituzte urtero moduan, bazkideen arteko txapelketak. Mahai joko eta mugimenduko honako saioak antolatu dituzte, otsailaren 11tik 20ra:
-Otsailak 11, asteartea: punttua.
-Otsailak 12, asteazkena: tutea.
-Otsailak 18, asteartea: musa.
-Otsailak 20, osteguna: igel eta toka jokoak. Sari banaketa eta askaria.
Txapelketa guztiok Artzabalen jokatuko dira, aipaturiko egunetan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Joko hauetan parte hartzeko, otsailaren 7ra arte eman ahal izango da izena Artzabalen. Txapelketak otsailaren 20an amaituko dira. Egun horretan, azken saioak jokatu ostean, sariak banatu eta askari eder bat dastatu ahal izango dute parte hartzaile guztiek.