Ostegun honetan itxiko dute antolatzaileek, aurrez izena emateko epea. Aurre inskripzioa egiteko bi bide dituzue; Kirolprobak atarian sartuta edota Irisasi BTT bilguneak Facebooken duen orrialdera joanda. Web orri baterako zein besterako loturak hemen: www.kirolprobak.com web orrian edo Facebook helbide honetan. Izen emateko orriak ere Andatzako web gunean eskura daitezke.
12 euro ordaindu beharko dituzte federatuek, 15 federatu gabe daudenek. Ostegun goiz honetan, Kirolprobak atarian, 152 kirolarik izena emana zuten jada. Proba egunean bertan, igande goizean ere apuntatzeko aukera egongo da. 15 euroren truke federatuek, 20 euroren truke federatu gabekoek.
Igande goizeko 9:30ean hasiko da Irisasi BTT 2014 "Hotzak Akabatzen" proba. Partaideek, 30 eta 40 kilometro luzeradun ibilbideen artean aukeratu ahal izango dute.
Datu gehiago: www.andatzamendizale.info