Gure Esku Dago bilguneak deituriko bilera, 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 24a, 00:00

Erabakitze eskubidearen inguruko ekimena da Gure Esku Dago izenarekin abiarazi dena. Herriz herri taldeak osatuz doaz eta Usurbilen ere ordezkaritza izango du ekimen honek. Larunbatean bilera egin zuten Potxoenean. Erabakitze eskubidearen inguruan indarrak biltzen hasi dira eta bilera berri bat deitu dute ostiral honetarako, urtarrilaren 24a, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Argazkia aurreko larunbatekoa da.

Giza kate erraldoia, ekainaren 8an
Gogoan izan, hitzordu bat ere finkatua du jada Gure Esku Dago ekimenak; datorren ekainaren 8an, Durango eta Iruñea erabakitze eskubidearen aldeko giza-kate erraldoi batekin lotu nahi dute, eskuz esku, euskal herritarren laguntzaz. Informazio gehiago: www.gureeskudago.net/eu/