Igande goizeko 10:30etarako iragarri dute, Usurbil FT-ko kideen arteko partida Haranen. Alebin mailakoek parte hartuko dute, lagun arteko neurketa honetan. Astebururako etxean deitua dagoen hitzorduetako bat da. Ez bakarra. Alebinek gainera, ohiko jardunaldiko neurketa jokatuko baitute, baita kadete eta regional mailakoek ere:
Urtarrilak 25, larunbata
10:00 Alebinak: Udarregi 5A-Udarregi 6B
12:00 Kadeteak: Usurbil FT-Dunboa Eguzki C.D.
16:00 Regionalak: Usurbil FT-Mariño C.D.
Urtarrilak 26, igandea
10:30 Alebinak, lagun arteko neurketa: Usurbil FT-Usurbil FT
10:30 Kadeteak, areto futbola: Usurbil FT-Sukia