Gipuzkoa mailan albiste iturri izango da asteburuan, Usurbil Kirol Elkartea. Batetik, kadete mutilen taldeak Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko baitu igande goizeko 10:00etan, Urnietako udal kiroldegian, Egia taldekoen aurka. Usurbildarrek partida irabazten badute, Gipuzkoako txapeldun bihurtuko dira. Eta ez hori bakarrik. Euskal Ligako igoera fasea jokatzeko aukera izango dute, Araba eta Bizkaiko txapeldunen aurka.
Kadeteak beraz, Gipuzkoa mailako finala jokatzera doaz igande goizean, eta Usurbil Kirol Elkarteko infantil nesken taldeko sei jokalari, Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatzera: Elena Recondo, Enara Egizabal, Elene Gimenez, Maria Elosegi, Naia Marcos eta Alazne Irazalbeitia. Prestaketa saiorako hautatuak izan diren usurbildarrak, igande eguerdiko 13:15etatik 15:00etara Donostiako La Salle kiroldegirako hitzartu dituzte. Elgoibar K.E., Aloña Mendi, Ereintza eta Tolosa eskubaloi taldeetako ordezkariekin batera entrenatuko da seikotea.
Bi hitzordu garrantzitsu hauez gain, ohiko eskubaloi jardunaldia ospatuko da asteburuan. Etxean jokatuko diren neurketa guztiak, larunbaterako iragarri dituzte;
Urtarrilak 25, larunbata
9:30 Alebin neskak: Udarregi 5A-Urnieta 5B
9:30 Alebin neskak: Udarregi 5B-Urumea
10:30 Alebin neskak: Udarregi 6A-Udarregi 5C
10:30 Alebin neskak: Udarregi 6B-Urnieta 6B
11:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Bidasoa Irun
12:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Tolosa C.F.
18:00 Senior mutilak, 2. nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-S.P. Erandio
Urnietako udal kiroldegian:
19:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Egia Donosti Gain Elkartea