Osoko ohiko bilkura asteartean

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 24a, 00:00

Urtarrllaren 28an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo den osoko ohiko bilkurako gai zerrenda prest du Udalak. Besteak beste, zinegotzi kargu aldaketa baten izapidetza abiatuko dute lau egun barrurako iragarria dagoen hitzordua. Legegintzaldi honetan EAJ-PNVko udal ordezkari izan den Andoni Atxegak kargua utzi baitu, eta Josune Urkolak ordezkatuko du aurrerantzean.

Bestalde, bi mozio irakurri eta bozkatuko ditu udalbatzak: batetik, EH Bilduk Hamaikabatekin batera,  emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsan aurkezturikoa. Eta bestalde, Auzolan elkartearen testua.

Hona hemen, urtarrilaren 28ko osoko ohiko bilkurarako gai zerrenda osoa:


1-Aurreko bilkurako aktaren onespena:
-2013/12/17ko ezohiko bilkura.

2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2013ko azaroaren 16tik 2014ko urtarrilaren 17ra (2013/1121-2014/0058).
3-01/2013 zenbakidun ingera oharraren berri ematea.
4-Irisgarritasuna hobetzeko udal ordenantzaren hasierako onespenari aurkeztutako alegazioak erantzutea eta ordenantza behin betikoz onartzea.
5-Usurbilgo Udala eta Aginagako Asisko San Frantzisko Parrokiaren arteko errentamendu kontratua.
6-2014/0005 dekretua berrestea: Usurbilgo Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzu kontratua beste urtebetez luzatzea.
7-Galderak, eskaerak eta mozioak.
7.1.-EHBilduk eta Usurbilgo Hamaikabatek aurkeztutako mozioa: emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsan.
7.2.-Auzolan elkarteak aurkeztutako egitasmoa: erresilientziaren eta garapenaren aldeko Usurbilgo herri-hitzarmena.
8-Andoni Atxega San Sebastian jaunak zinegotzi kargua uztea eta Josune Urkolak zinegotzi kargua hartzeko izapidetza hastea.