Atzoko mendi bizikleta probako irudiak ikusgai

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 27a, 00:00

Bezperako adina eguraldi txarrik ez, baina mendi bideak noski lokaztuak aurkitu behar izan zituzten, atzo Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" 2014 proban parte hartu zuten kirolariek. Probako hainbat irudi zintzilikatu dituzte antolatzaileek, Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoen web orrialdean. Helbide honetan klikatuta ikusi ditzakezue: www.andatzamendizale.info

2014ko txangoak
Atzoko mendi bizikletako probaren ostean, hileroko txangoak antolatzen jarraituko dute Andatzakoek. Datorrena, otsailaren 9an. Zumaia-Orio arteko 12 kilometroko bidea osatzera animatzen dituzte herritarrak. Hiru ordu eta erdian egiteko modukoa izango dela ohartarazi dute. Goizeko 8:00etarako finkatu dute abiatzeko hitzordua, tren geltokian. Azarora arte, beste hainbat txango ere antolatu dituzte, maiatzeko Andatza Egunarekin eta azaroko Mendi Astearekin batera. Pirinioak, Valderejo, Araotz... izango dira besteak beste, bisitatuko dituzten Euskal Herriko txokoak. Hona hemen, 2014rako aurreikusi dituzten txangoak. Egutegia behin behinekoa da: 

Otsailak 9: Deba-Zumaia.
Martxoak 9: Belate-Arraras.
Apirilak 13: Arraras-Azpiroz.
Maiatzak 4: Andatza Eguna.
Ekainak 8: Araotz.
Uztailak 12-13: Pirinioetara irteera.
Irailak 14: Bidarrai-Iparla-Izpegi.
Urriak 12: Valderejo.
Azaroak 9: Fitero.
Azaroak 26-29: Mendi Astea.