Usurbildar eta hernaniarrez osatua dagoen kadete nesken taldeak Hernaniko zelaian, añorgarren aurka jokatu behar zuten asteburuan. Baina uholdeak tarteko, Hernani Usurbil CD taldekoek bertan behera utzi behar izan zuten neurketa. Zintzilik, aurrerago jokatzeke geratu da beraz. Bestela, eguraldi txarra tarteko izanik ere, normaltasun osoz jokatu dira gainerako futbol partidak. Emaitzak, hemen:
Erregional preferentea: Usurbil F.T. 2-0 Mariño C.D. Sailkapena: 5. postua.
Jubenil mutilak, ohorezko maila: Mariño C.D. 3-1 Usurbil F.T. Sailkapena: 15. postua.
Kadete mutilak, ohorezko maila: Usurbil F.T. 2-3 Dunboa Eguzki C.D. Sailkapena: 14. postua.
Infantil mutilak, 1. maila: Ostadar S.K.T. "B" 0-6 Usurbil F.T. Sailkapena: 5. postua.
Neskak: Usurbil F.T. 1-3 Antigua Luberri BGEKE. Sailkapena: 7. postua.
Kadete neskak, 1. maila: Hernani Usurbil CD-Añorga K.K.E (neurketa bertan behera uholdeengatik). Sailkapena: 5. postua.
Kadete mutilak, areto futbola: Usurbil F.T. 6-11 Sukia. Sailkapena: 13. postua.