EH Bilduk eta Hamaikabatek aurkezturiko mozioa, gaurko osoko bilkurako aztergaien artean

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 28a, 00:00

Urtarrileko azken asteartea gaur, 2014ko lehen osoko ohiko bilkura eguna dugu. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa, udalbatza aretoan. Gaurko aztergaien artean, besteak beste, zinegotzi kargu aldaketa baten izapidetza abiatuko dute. Legegintzaldi honetan EAJ-PNVko udal ordezkari izan den Andoni Atxegak kargua utzi baitu, eta Josune Urkolak ordezkatuko du aurrerantzean.

Bestalde, bi mozio irakurri eta bozkatuko ditu udalbatzak: EH Bilduk eta Hamaikabatek aurkezturikoa batetik,  emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsan. Eta bestalde, Auzolan elkartearen testua.

Gainerakoan, irisgarritasunari loturiko udal ordenantza, etxez etxeko laguntza zerbitzua edota Udalak Aginagako parrokiarekin duen errentamendu kontratua hartuko dituzte ahotan, udal ordezkariek: 

1-Aurreko bilkurako aktaren onespena:
-2013/12/17ko ezohiko bilkura.

2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2013ko azaroaren 16tik 2014ko urtarrilaren 17ra (2013/1121-2014/0058).
3-01/2013 zenbakidun ingera oharraren berri ematea.
4-Irisgarritasuna hobetzeko udal ordenantzaren hasierako onespenari aurkeztutako alegazioak erantzutea eta ordenantza behin betikoz onartzea.
5-Usurbilgo Udala eta Aginagako Asisko San Frantzisko Parrokiaren arteko errentamendu kontratua.
6-2014/0005 dekretua berrestea: Usurbilgo Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzu kontratua beste urtebetez luzatzea.
7-Galderak, eskaerak eta mozioak.
7.1.-EHBilduk eta Usurbilgo Hamaikabatek aurkeztutako mozioa: emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsan.
7.2.-Auzolan elkarteak aurkeztutako egitasmoa: erresilientziaren eta garapenaren aldeko Usurbilgo herri-hitzarmena.
8-Andoni Atxega San Sebastian jaunak zinegotzi kargua uztea eta Josune Urkolak zinegotzi kargua hartzeko izapidetza hastea.