Otsaila behar bezala estreinatzeko, otordu goxo goxoa dastatzeko eta barre pixka bat egitera gonbidatzen dituzte herritarrak, Usurbilgo Gazte Asanbladatik. Alkartasunako garai bateko egoitzara gerturatzeko gonbita luzatzen dute, otsailaren 2an eta 6an. Egunotarako proposamen bana baitute.
Batetik, hileroko afari beganoa borondatearen truke, oraingoan, otsailaren 6an, datorren asteko ostegun iluntzeko 20:30etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Eta leku berean, baina lehenago, igande honetan, otsailaren 2an, iluntzeko 19:00etan hasita, Aitor Navarrok (ondoko irudian) bere bizi esperientzietan oinarrituriko umorezko bakarrizketa saioa (erdaraz) eskainiko du.