Euskal Herriko VI. Mus Txapelketako kanporaketa, larunbatean Aitzagan

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 28a, 00:00

Euskal Herriko Mus Federazioak antolaturiko seigarren edizio honetako lehen kanporaketa saioa, herriz herri jokatzen ari dira asteotan. Usurbilen, larunbat honetan, otsailaren 1ean, arratsaldeko 16:00etan hasita Aitzaga Elkartean. Izen emateko bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, eta apuntatzeko epea, 15:30etan irekiko dute. Lehen lau postuetan sailkatzen diren bikoteek sariok izango dituzte aukeran:
-2 lagunentzat afaria Aitzagan.
-2 lagunentzat afaria Aginaga sagardotegian.
-2 lagunentzat afaria Saizar sagardotegian.
-2 marisko saski.

Herri mailako kanporaketa honetatik, Gipuzkoa mailako kanporaketa saioetarako sailkatu dira zenbait bikote. Antolakuntzak ohartarazi duenez, herrialde mailako saiorako sailkatuko den bikote kopurua, parte  hartzearen araberakoa izango da:
-4-10 bikote artean: bikote 1.
-11-18 bikote artean: 2 bikote.
-19-25 bikote artean: 3 bikote.
-26 bikotetik gora: 4 bikote.

Usurbildik Oriora gero
Herrialde mailako kanporaketa saioa, Usurbildik oso gertu ospatuko da. Orion, otsailaren 15ean. Eta Euskal Herriko VI. Mus Txapelketako final handia berriz, martxoaren 8an Heletan (Behe Nafarroan). Nazio mailako txapelketa honen amaieran lehen postuetan sailkatzen direnek, sari potolo hauek irabazteko aukera izango dute:
-Txapeldunek: txapela, garai ikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat, dena barne.
-Txapeldun ordeek: garai ikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat Kanariar Uharteetara bidaia.
-3. sailkatuek: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
-4. sailkatuek: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula. 
-5etik 16. postuetara sailkatutako bikoteek: sari txikiagoak.
-Parte hartzaile bakoitzarentzat: parte hartzea eskertzeko oroigarria.

Oharrak:
-Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da.
-Txapelketa arauak eskura izango dituzue lehen saiotik, baita webgunean ere.
-Epaileen erabakiak mugiezinak izango dira.

Argibide gehiago: www.euskalherrikomustxapelketa.org