Odolaren Mintzoak Gaztetxean joko du larunbatean

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 28a, 00:00

Urrian plazaratu zuten diska berria aurkeztuko dute, gaueko 23:30etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Taldearen izen bera daraman estreinako laneko abestiak joko dituzte Luken Arkarazok, Beñat eta Joanes Txueka anaiek eta Jokin Irastorzak. Eurekin batera, Malder taldekoak arituko dira Alkartasuna kooperatibaren egoitza ohian.

Oihuka diskoetxekoekin plazaratu zuen Odolaren Mintzoak, taldearen izena daraman estreinako diskoa udazkenean, "rock, metal, hardcore kutsukoa". Zazpi urteko ibilbidearen ostean etorri zen lehen diska. Hainbat kontzertu eskaini eta maketa ere kaleratu ostean. Euren estreinako laneko abestiak entzuteko gutxi falta da beraz. Odolaren Mintzoa oholtza gainean berriz, larunbat gaueko 23:30etatik aurrera, Usurbilgo Gaztetxean.