2011n abiatu zen legegintzaldi honetan EAJ-PNV udal taldeko bozeramaile lanak egin dituen udal ordezkariarentzat atzokoa bere azken osoko ohiko bilkura izan zen. Zinegotzi kargua utzi baitu. 2011ko udal hauteskundeetan, EAJ-ren hautes zerrendan Atxegaren ondoren, zerrendan bigarren aurkeztu zen Josune Urkolak ordezkatuko du aurrerantzean. Zinegotzi aldaketarako tramitazioa abiatu du Udalak. Eta ezustekorik ez bada behintzat, Urkolak berak parte hartuko du jada, otsaileko hurrengo osoko bilkuran.
Udalbatzaren izenean, Mertxe Aizpurua alkateak Atxegak eginiko lana eskertu eta gainerako udal taldeekin izan duen harreman onagatik zorionduta, eta aurrera begira zorte ona desioz agurtu EAJ-ko ordezkaria. Andonik udal jarduna bere bizimoduarekin batera ezina zaiola adierazi zuen eta horregatik uztea erabaki zuela zinegotzi kargua. Azken hitzokin, Atxegak udalbatzako gainerako kideak agurtu nahi izan zituen.