Estreinatu duten urte berri honetan ere, hileroko txangoak antolatzen jarraituko dute Andatzakoek. Datorrena, otsailaren 9an. Zumaia-Orio arteko 14 kilometroko bidea osatzera animatzen dituzte herritarrak. Hiru ordu eta erdian egiteko modukoa izango dela ohartarazi dute. Goizeko 8:00etarako finkatu dute abiatzeko hitzordua, tren geltokian. Urte amaierara arte, beste hainbat txango ere antolatu dituzte, maiatzeko Andatza Egunarekin eta azaroko Mendi Astearekin batera. Pirinioak, Valderejo, Araotz... izango dira besteak beste, bisitatuko dituzten Euskal Herriko txokoak. Hona hemen, 2014rako aurreikusi dituzten txangoak. Egutegia behin behinekoa da:
Otsailak 9: Deba-Zumaia.
Martxoak 9: Belate-Arraras.
Apirilak 13: Arraras-Azpiroz.
Maiatzak 4: Andatza Eguna.
Ekainak 8: Araotz.
Uztailak 12-13: Pirinioetara irteera.
Irailak 14: Bidarrai-Iparla-Izpegi.
Urriak 12: Valderejo.
Azaroak 9: Fitero.
Azaroak 26-29: Mendi Astea.
Irudia: Andatza M.K.T.