Altitoy mendi eskiko proban parte hartzera doa herritar talde bat

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 30a, 00:00

Otsaileko bigarren asteburuan izango da, hau da, otsailaren 8an eta 9an, Luz sr Sauveur eta Bareges herrietan. Proba honetan binaka parte hartuko dute, Usurbilgo inoizko ordezkaritza zabalena osatuko duten herritarrok; Jon Rekondok eta Iñaki Rekondok, Andoni Udabek eta Imanol Zarautzek, Egoitz Manterolak (Orio) eta Patxi Pagolak, eta Harkaitz Iparragirrek eta Mikel Legarretak (Urnieta). Osatzeko bi ibilbide izango dituzte; "aurten Pic de Midi de Bigorre 2877 metroko tontorretik pasatzeko asmoa dute antolatzaileek ibilbide teknikoetatik mendiko baldintzek horrela uzten badute. Bi ibilbide izango dira. A ibilbideak 2500 metroko desnibela edukiko du larunbatean eta 2000 metro igandekoak. B ibilbidean berriz 1300 metro gainditu beharko dituzte bai larunbat eta igandean". 

Zazpigarren ediziora heldu den mendiko eskiko proba hau berezia izango da aurten. "Urriaren hasieran proba honetako zuzendari Andoni Areizaga eta beste hiru lagunak (partehartzaile eta laguntzaileak) hil baitziren auto istripuz. Merezitako omenaldia jasoko dute proban bertan", adierazi diote NOAUA!ri proban parte hartzera doazen herritarrek.

Altitoy mendi eski probako informazio gehiago, helbide honetan: http://altitoy-ternua.com