Pilota, eskubaloi eta futbol partidak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 31a, 00:00

Herriko kirol taldeen neurketez beteriko asteburua dugu aurretik. Pilota partidak ostiral honetan Aginagan eta igande eguerdian Usurbilen. Futbol neurketak larunbatean Haranen. Eta eskubaloi partidak izango ditugu otsaileko lehen egunean Oiardo Kiroldegian. Baita Usurbil Kirol Elkarteari loturiko hiru hitzordu berezi biharamunean, igandean, otsailaren 2an. 

Infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren kontzentrazioa antolatu dute goizeko 9:00etatik aurrera Kiroldegian. 11:00etan Sutegin, 2014ko Granollers Cup txapelketara joateko nondik norako guztien berri emateko bilera antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak. Jokalari, entrenatzaile eta gurasoei zuzendua dago igande goizeko batzarra. Eta azkenik, Mikel Atxaga Gipuzkoako jubenil mutilen selekzioarekin entrenatzera deitu dute. Igande goizean baita, 10:15etatik aurrera, Oiardo Kiroldegian.

Asteburua beraz, izerdi patsetan joango zaigu, deituak dauden hitzordu guztiokin:


PILOTA
Urtarrilak 31, ostirala
Ordua: 20:00.
Tokia: Aginagako Ariztitxo frontoia.

Neurketak:
Eskuz binaka, infantil 1. maila: Usurbil (Imanol Galarraga-Aitor Aranguren)-Ziotza 1 (Zizurkil)
Paleta goma, gizonezkoak 1. maila:Usurbil 1 (Imanol Esnaola-Jon Olaizola)-Altza


Otsailak 2, igandea
Ordua: 12:00.
Tokia: frontoia.

Neurketak:
Eskuz binaka nagusiak, 3.maila: Usurbil (Bengoetxea-Gesalaga)-Hernani
Eskuz binaka nagusiak, 1.maila: Usurbil (Kina-Katalina)-Ziotza (Zizurkil)


FUTBOLA HARANEN
Otsailak 1, larunbata
9:15 Benjaminen topaketa.
10:00 Areto futbola: Usurbil F.T.-Arizmendi-Eskoriatza.
11:00 Alebin neskak: Udarregi 6B-Urnieta B
11:00 Alebin neskak: Udarregi 5B-Urnieta 5B
15:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Hernani C.D.
17:30 Neskak: Usurbil F.T.-Ilintxa S.D.


ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Otsailak 1, larunbata
11:30 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil-Ereintza B
12:45 Senior neskak: Usurbil K.E.-Urnieta London School
16:00 Kadete neskak: Usurbil K.E.-Talai-pe Jatetxea Pulpo
17:30 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Galdona Burdindegia Pulpo
19:15 Senior mutilak, 1. territoriala: Usurbil K.E.-Gabaz Elgoibar

Otsailak 2, igandea
9:00-10:30 Infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren kontzentrazioa. Usurbil Kirol Elkartetik deituak: Koldo Diaz, Julen Nazabal, Haritz Rekondo eta Jon Uli.