Muskuiludun pintxo bereziak, igandeko Tipi-Tapan

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 31a, 00:00

Oraingoan muskuiluekin prestatuko dituzte, Txiriboga, Aitzaga, Xarma, Txirristra, Bordatxo, Artzabal eta Txapeldun tabernetako langileek, otsailaren 2ko Tipi-Tapako zizka-mizka bereziak. 2 euroren truke dastatu ahal izango dituzue, ohi bezala, edari eta guzti. 

Zazpi taberna hauetan barrena osatu ahal izango duzuen ibilbide gastronomikora, ez ahaztu lehendik gordea duzuen Tipi-Tapa txartela eramatea. Txartelik ez baduzue, aipatu edaritegiotako batean eskatu. Tabernaz taberna pintxoak dastatzen joan ahala, tabernariari txartelean zigilua jartzeko eskatu eta parte hartu, igandean bertan ospatuko den zozketan. 15:00etan, oraingoan Artzabalen, hileroko 150 euroko erosketa balea zozketatuko dute. Balea irabazten duenak, Hurbilago Elkarteko establezimenduetan xahutu ahal izango du.