Santa Ageda bezperarako prestaketak, azken txanpan

Asteartean Usurbilen Kantu Taldeak entsegu saioa deitu zuen moduan, otsailaren 4ko kantu eskea prestatzeko hitzordua antolatu du Zubieta Lantzenek, ostiral honetarako, urtarrilaren 31rako, iluntzeko 19:00etan Zubietako Kaxkape egoitzan. 

Usurbildar eta zubietarrek, datorren asteartean berrituko dute, Santa Ageda bezperako usadio zaharra, makilak eskutan eta hitzorduotarako egoki jantzita. Hauek dira gaurkoz, otsailaren 4rako kantu eskean irteteko deituak dauden hitzorduak: 

Otsailak 4, asteartea
15:00-16:30 LH eta DBHkoen kalejira. Antolatzailea: Udarregi Ikastola.
18:30 Kantu eskea Usurbilen, bertsolari eta trikitilariek lagunduta. Makila eskuetan eta egoki jantzita agertzea eskatzen da. Antolatzailea: Kantu Taldea.
18:30 Kantu eskea Zubietan, Kaxkapetik abiatuta. Antolatzailea: Zubieta Lantzen.