Langile bat larriki zaurituta Luzuriagan

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 31a, 00:00

Alduntzar enpresako 38 urteko errumaniarra da, atzo Victorio Luzuriaga enpresan lanean ari zela larriki zauritutako langilea. "Makinen prebentzio lanetan ari zela lubaki batera erori zen eta zainketa intentsiboetako unitatean dago egoera larrian", LAB sindikatuak berri eman duenez. Argitzeke daude oraindik, ezbeharraren nondik norakoak. Enpresako Langileen Batzordeak informazio gehiago jaso bezain laster, jakinaraztekoak direla adierazi dute. 2014. urteko lehen hilabetea agurtuko dugun ostiral honetan, bi dira jada lan istripuetan hil diren langileak.