400 euroko hamaika sari zozketatu dituzte eguerdian Astigarragako kultur etxean, Buruntzaldeko sei udalek; hau da, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbilgoek hain zuzen. Iaz, gidabaimenaren zati teorikoa euskaraz prestatu eta gainditu zuten eskualdeko hamaika autoeskoletako ikasleen artean burutu dute zozketa. Honenbestez, hamaika lagun saritu dituzte guztira. Bakoitzak 400 euroko ordainsaria jasoko du.
Zozketa udalerrika egin da, iaz gidabaimena euskaraz prestatu eta gainditu zuten ikasle guztien artean. Usurbilen autoeskola bakarra izanik, herritar bat saritu dute: Onintze Kamino Landa da saritu usurbildarra. Zorionak!
135 lagun iaz, gidabaimena euskaraz atera zutenak
Pozik agertu dira, gidabaimenari loturiko ikasketak euskalduntzeko egitasmoa bideratu ohi duten Buruntzaldeko udal eta autoeskolak. Azken hiru urteotan, gidabaimena euskaraz prestatu eta gainditu duten ikasleen kopurua hirukoiztu dela berri eman dute gaur eguerdiko ekitaldian. 135 lagun iaz, Buruntzalde osoan. Egitasmo honen aldeko apustua egiten jarraituko dutela adierazi dute Buruntzaldeko udalek. Erronka nagusi bat dute; pozik dira azken urteotan gidabaimena euskaraz ateratzeko hautua egin duen ikasle kopurua nola hazi den ikusita, baina datuok hobetzen jarraitu nahi dute. Horretarako, alor honi begira, kanpaina berri bat abiatuko dute datorren maiatzean.
Sarituen zerrenda
Hauxek dira, gaur eguerdian, Buruntzaldeko udal ordezkari, teknikari eta auto eskoletako kideak bildu dituen zozketako sarituak:
Andoain:
Mikel Arribillaga Garcia, Bengoetxea autoeskola.
Garbiñe Guadejo Ezenarro, Mendi autoeskola.
Astigarraga:
Argoitz Otaño Merketegi, Otamendi autoeskola.
Hernani:
Julen Gaztañaga Iturralde, Otamendi autoeskola.
Josu Altuna Irazusta, Otamendi autoeskola.
Ekiñe Arruti Salaberria, Hernani autoeskola.
Lasarte:
Miren Cuervo Eizagirre, Lasarte autoeskola.
Nerea Sanchez Guerra, Mujika autoeskola.
Itziar Mujika Calonge, Lasarte autoeskola.
Urnieta:
Mikel Artola Pagola, Otamendi autoeskola.
Usurbil:
Onintze Kamino Landa, Mujika autoeskola.