Otsailaren 26ra arteko epea dute interesdunek, eskabideak aurkezteko. Usurbilgo Udaleko lau sailetatik egin dituzte diru-laguntza deialdiak, eta guztiak, modu bateratuan martxan jarri dituzte; kultura, gizarte zerbitzuak, kirolak eta nekazaritza eta ingurumen arloetakoak. Diru-laguntza deialdi guztion oinarriak kaleratu ditu jada Usurbilgo Udalak. Udalaren web orrialdean kontsulta ditzakezue, www.usurbil.net atarian. Edo bestela, deialdion zehaztasun guztiak baita, astelehen honetako, otsailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkituko dituzue: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2014/02/03/be140203.htm