Haizeagatik, abisu horien eta alerta laranjen eraginpean

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 4a, 00:00

Abisu, alerta eta alarma artean doakigu negu hau. Astearte honetarako, otsailaren 4rako, goizean zehar abisu horia indarrean izan ostean, haizeagatik alerta laranja ezarri du Euskalmet-ek, arratsaldeko 15:00etatik gauerdira. Gauerditik bihar goizaldeko 6:00ak arte abisu horiaren eraginpean jarraituko dugu. Asteazkeneko barealdiaren ostean, ostegun gauerditik aurrera (otsailak 6) alertan egongo gara berriz; goizeko 6:00ak arte abisu horiaren eraginpean, eta gero egunean zehar alerta laranjan.

Abisu eta alerta guztiok ezarri ditu Euskalmet-ek, haize bolada handiak espero baitira egunotarako. Ohar hauen artean ez galtzeko, hona hemen Euskalmetek inguruotarako egin duen iragarpen zehatzagoa, orduekin:

Otsailak 4, asteartea
9:00-15:00 Abisu horia: 100 km orduko haize boladak mendi inguruetan.
15:00-00:00 Alerta laranja haizeguneetan (kosta partean, mendi inguruetan...), 110-130 km orduko haize boladak izan daitezke.
12:00-18:00 Abisu horia haizeguneak ez diren lekuetan: 80 km ordutik gorako haize boladak.
18:00-00:00 Alerta laranja haizeguneak ez diren lekuetan: 100 km orduko haize boladak.

Otsailak 5, asteazkena
00:00-06:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 km ordutik gorako haize boladak.

Otsailak 6, osteguna
00:00-06:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro orduko haize boladak.
06:00-18:00 Alerta laranja haizeguneetan: 120 kilometro orduko haize boladak.
06:00-18:00 Abisu horia haizeguneak ez diren lekuetan: 80 kilometro orduko haize boladak.
18:00-00:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro orduko haize boladak.

Egunotarako iragarpena
Otsailak 4, asteartea
"Asteartearen hasieran ostarteak agertuko dira zeruan eta hotz egingo du; barnealdeko zenbait tokitan izotza egingo du. Goiza aurrera joan ahala haizea zakartuz joango da eta hodeiak gero eta ugariagoak izango dira. Arratsalde-gau partean, beraz, zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka prezipitazio txikia egingo du. Egunaren bigarren partean hegoaldeko haize-bolada oso gogorrak espero dira, kostaldean eta mendi inguruetan batez ere. Tenperatura maximoek gora egingo dute beste apur bat eta kostaldean epelak izan daitezke; barnealdekoek fresko jarraituko dute eta haizearen abiadurak hotz-sentsazioa areagotu egingo du".

Otsailak 5, asteazkena
"Asteazkenean hego haizeak indarra galduko du, hala ere itsasertzean mendebaldetik sartu eta tarteka harro ibiliko da. Eguraldia, nahasia izango da; zeruan hodeiak gailenduko dira baina ez da euri handirik espero. Baliteke noizbehinka ostarte batzuk zabaltzea. Tenperatura minimoak igoko dira eta izotza egiteko aukera txikitu egingo da nabarmen. Tenperatura maximoek gora egin arren igoera ez da oso nabaria izango".

Otsailak 6, osteguna
"Ostegunean ez da aldaketa handirik espero. Haizeak hegoaldetik joko du eta oso zakarra izango da, mendebaldeko mendi inguruetan batez ere. Zeruan, hodeiak eta ostarteak, momentuz hodeiak nagusi; eguzkitsu egongo da noizbehinka, arratsaldean batez ere. Euri apur bat egingo du, urria orokorrean. Tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora eta kostaldekoak udaberri itxurakoak izango dira".

Eguraldiari buruzko informazio eguneratua, helbide honetan: http://www.euskalmet.euskadi.net