Sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko diru laguntza deialdia egin da

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 5a, 00:00

Gipuzkoan sagardorako sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko diru laguntzen 2014ko deialdia onartu berri da. Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuak 40.000 euroko diru poltsa aurreikusi du.

Sagarrondoen landaketen prestaketa lanak urte naturalarekin bat ez datozenez, 2013ko azaroaren 1etik aurrera hasitako inbertsioak ere lagungarriak izan daitezke. Eskabideak egiteko epea otsailaren 28an amaituko da.

Eskatzailea bakarkako titularra izan daiteke edota ustialeku baten ordezkaria.

Xehetasun denak, esteka honetan:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza deialdia