Gauerdian abisu horia jarriko du indarrean Euskalmet-ek, goizaldeko 6:00etatik arratsaldeko 18:00etara alerta laranja. Abisu horia iragarri dute baita ostiral arratsalderako:
Otsailak 6, osteguna
00:00-06:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro orduko haize boladak.
06:00-18:00 Alerta laranja haizeguneetan: 120 kilometro orduko haize boladak.
06:00-18:00 Abisu horia haizeguneak ez diren lekuetan: 80 kilometro orduko haize boladak.
18:00-00:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro orduko haize boladak.
Otsailak 7, ostirala
18:00-00:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro orduko haize boladak.
Egunotarako Euskalmet-en iragarpena:
Otsailak 5, asteazkena
"Goizean ostarte batzuk ager daitezke zeruan, baina noizbehinka euria egingo du. Goizean goiz hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorren batekin baina asteartekoa baino ahulagoa. Eguerdian mendebaldera aldatu eta zakartuko da berriro, bolada oso gogorrekin. Arratsaldean hego-mendebaldera egingo du atzera, indarra galduko du eta atertu egingo du, momentuz hodeitsu jarraituko duen arren. Tenperatura gradu pare bat igoko da, baina haizearen abiadurak hotz-sentsazioa areagotu egingo du.
Otsailak 6, osteguna
"Ostegunean ez da aldaketa handirik espero. Zerua hodeitsu egongo da ia egun osoan; arratsaldean baliteke Bizkaian eta Araban ostarte handiak zabaltzea, hala ere. Arratsaldetik aurrera euria ere bueltatuko da, baina, aurreko egunetan bezala, urria eta noizbehinkakoa izango da. Azken orduetan elur-kota jaitsi eta egunaren amaieran 1400 metro inguruan egongo da. Tenperatura minimoek berdintsu jarraituko dute, maximoak nabarmen igoko dira eta kostaldean udaberriko itxura hartuko dute; barnealdekoak ere epelak izango dira. Hego/hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da egun osoan, bolada oso gogor batzuekin".
Otsailak 7, ostirala
"Ostiralaren hasieran euri apur bat egitea espero da eta hodeitsu egongo da; litekeena da elur-kota 1000 metrotik behera egotea orduan. Goizean atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira, baina arratsaldetik aurrera hodeiak gailenduko dira berriro eta azken orduetan euria ere egingo du. Egunaren lehenengo partean haizea bizi ibiliko da oraindik; arratsaldean mendebaldera aldatuz joango da eta ahultzera egingo du. Tenperatura jaitsiko da, maximoen beherakadarekin".
Eguraldiari buruzko informazio eguneratua, helbide honetan: http://www.euskalmet.euskadi.net