"Kirolaren Irria denontzat" ikuskizunera joateko gonbita

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 5a, 00:00

Igande honetan, otsailak 9, 18:00etan hasita Donostiako Victoria Eugenia antzokian, GKEF eta Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteak antolatuta. Urritasuna duten haurrei zuzenduriko eskola kirola programarako laguntza bildu nahi dute. "Urritasunak dituzten haurrek traba ugari dituzte eskola kirolean parte hartzeko. Hori dela eta, GKEFetik ‘Multiaktibitatea’ deituriko programa martxan da Gipuzkoako hainbat herritan: Donostia, Urnieta, Andoain, Hondarribia eta Zarautzen. Ongintzazko ikuskizun honekin Gipuzkoako beste herrietara iritsi nahi dugu, urritasunak izan arren haur guztiek izan behar dutelako kirola egiten hasteko eskubidea. Baina, horretarako, errekurtso ekonomikoak behar dira, izan ere, behar bereziak dituzten haurren kirola pertsona kualifikatuek eskaini behar dute, baita material berezia eduki ere. Kirolak ematen dizkien abantailak honakoak dira, besteak beste: psikomotrizitatea hobetu, autonomia handiagoa lortu eta aukera gehiago izan beste neska-mutil batzuekin harremanak izateko".

Iganderako antolatu duten ikuskizunean bildutako laguntza, "Multiaktibitatea" egitasmo horretara bideratuko dute. Laguntza beharrean dira beraz. Igandeko elkartasun jaialdira joateko gonbita luzatzen dute: "Victoria Eugenia antzokia jendez bete behar dugu". 

Ekimen hau babesteko bi bide daude. Bat, ikuskizunera joateko sarrera erosita. 9,7 eta 5 eurotan eskura daitezke Kutxabanken: https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?idProvincia=20.

Aurpegi ezagunen parte hartzea
Victoria Eugeniara gerturatu ezin duenak ere laguntza eskaintzako badu beste modu bat, "0 lerroa" ekimenaren bidez. Borondatezko laguntza ekonomikoa eskainiz alegia, Kutxabankeko kontu zenbaki honetan: 2095 0611 08 1063871866.

Igandeko ikuskizunean parte hartuko dutenen artean daude:
-Irrien Lagunen Piratak.
-Lasarteko Dinbi Banda Batukada Taldea.
-Salto Bera Bera Saskibaloia.
-Donostiarra Arraun Elkartea.
-Jalgune.
-Hibaika Arraun Elkartea.
-Donostiako Suhiltzaileak.
-Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariak.
-Goenkaleko antzezleak.
-GKEF-eko haurrak.
-Real Sociedad.