Gure Pakeako bazkideen arteko txapelketetan, izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 6a, 00:00

Urteroko tradizioari eutsiz, batzar nagusia ospatzen dute lehenbizi eta elkarte kideak jokoetan murgiltzen dira gero. Aurten ere bai. Gure Pakea Elkarteak iragan urtarrilaren 31n burutu zuen batzar nagusia Artzabalen. Eta orain, datorren asteartean, otsailaren 11n hasi eta hilaren 20ra arte hainbat joko antolatu dituzte bazkideentzat. Txapelketa hauetan izena emateko epea ixtear dute. Ostiral honetakoa, otsailaren 7akoa izango da apuntatzeko azken eguna.

Honako hau duzue, Gure Pakea Elkarteak antolaturiko mahai joko eta mugimenduko saioen egutegia:
-Otsailak 11, asteartea: punttua.
-Otsailak 12, asteazkena: tutea.
-Otsailak 18, asteartea: musa.
-Otsailak 20, osteguna: igel eta toka jokoak. Sari banaketa eta askaria.

Txapelketa guztiok Artzabalen jokatuko dira, aipaturiko egunetan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Saioak otsailaren 20an amaituko dira. Egun horretan, azken saioak jokatu ostean, sariak banatu eta askari eder bat dastatu ahal izango dute parte hartzaile guztiek. Iazko sariketa unekoa duzue ondoko irudia.