Irisasi BTT taldekoen eskertza

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 6a, 00:00

Urtarrilaren 26rako antolatu zuten Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" 2014 proba gauzatzen lagundu zuten guztiei eskerrak helarazi nahi dizkiete, NOAUA!ra helarazi duten ohar honen bidez:

"Eskerrak Usurbilgo Udalari eta brigadako langile orori. Eskerrak Udaltzaingoari trafikoa moztu eta bideratzen laguntzeagatik. Eskerrak DYA-ri eskainitako bolondres lan guztiagatik. Eskerrak baita ere kiroldegiko instalakuntzak erabiltzeko aukera emateagatik. Eskerrak baita ere bai diruz edo bai hamaiketako, opari eta hainbat gauzekin lagundu diguzuen guztioi. Eta nola ez, ezin ahaztu martxako egunean, bai bidegurutzeetan, bai argazkiak ateratzen eta bai txirrindulariak animatzen egon zineten guztioi. Mila esker Hurbilago elkarteari eta herriko dendari eta tabernari guztioi. Mila esker Andatza Mendizale Elkarteko kideei eskainitako laguntza guztiagatik. Eta azkenik mila esker NOAUA!ri Usurbilen gure izanaren berri emateagatik. Datorren urtean elkar ikusiko dugu berriz Irisasi BTT 2015ean!".