Sagar-ekoizleentzako prestakuntza saioak

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 6a, 00:00

Sagarrondoak landatu eta inausteko oinarrizko teknikak eta sagarrondoen zaintza lantzeko prestakuntza saioak antolatu ditu Alkartasuna Kooperatibak, otsailetik irailera. Egunotan: otsailaren 15ean, martxoaren 1ean eta 8an, maiatzaren 10ean, ekainaren 14an eta irailaren 13an. Ezagutza maila guztiei zuzenduriko klase teorikoak Potxoenean, euskaraz eta goizez izango dira, 9:30-13:30 artean. Aitor Etxeandiak bideratuko ditu. Ikastaroko matrikula, 36 euro. Interesdunek, izena emateko bideok dituzte:
-Alkartasuna Kooperatiba: 943 361 114. Atallu industrialdea, 26.
-Fraisoro Eskola: 943 692 166, fpefraisoro@hazi.eswww.hazi.es

Diru-laguntza deialdia
Gipuzkoan sagardorako sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko diru laguntzen 2014ko deialdia onartu berri da. Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuak 40.000 euroko diru poltsa aurreikusi du.

Sagarrondoen landaketen prestaketa lanak urte naturalarekin bat ez datozenez, 2013ko azaroaren 1etik aurrera hasitako inbertsioak ere lagungarriak izan daitezke. Eskabideak egiteko epea otsailaren 28an amaituko da.

Eskatzailea bakarkako titularra izan daiteke edota ustialeku baten ordezkaria. Xehetasun denak, esteka honetan:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza deialdia