Hezkuntza modu kolektiboan landu daitekeela uste dutenez, nork bere ezagutzak besteekin partekatzea sustatzeko udako eskolak antolatzeko lanak abiatu ditu Usurbilgo gazte talde batek. Uztailaren 7tik 11ra prestatzen ari diren saio hauetarako partaide bila dabiltza. Beraz, zuetako edonork dituzuen ezagutzak gainerakoekin partekatu nahi badituzue, jar zaitezte harremanetan udako eskolako antolatzaileekin. "Berdin dio zein izan dezakeen konta dezakezun gaia, gustura entzungo dugu", berri eman dute.
Adin mugarik ez dute finkatu, "denak ongi etorriak izango zarete gure jakin mina asetzeko". Euskaraz eskainiko diren ordubeteko saioak aurreikusten dituzte, eta "euskaraz moldatzen ez denak gazteleraz egiteko aukera eskaintzen diogu". Formatu libreko eskolak izango dira, eta saio hauetarako beharrezko den "materialaz gu arduratuko gara". Materiala aipatuta, saio hauetan jorratuko diren gaiekin liburuxka bat osatu asmo dute antolatzaileek, "horrela egon ez denari ere ikasteko aurkera emanez".
Adin tarte orori zuzenduriko usurbildarrek parte hartzeko aukera izango dute udako eskoletan. Uztailaren 7tik 11ra. Udako eskola hauetan parte hartzeko gonbita luzatzen diete herritar orori, "denok dugu eta zerbait esateko". Hiru helbideok jarri dituzte antolatzaileek, udako eskola hauetan parte hartu nahi duten guztien eskura:
luken1992@hotmail.com (Luken)
xalbador_2@hotmail.com (Ugaitz)
usurbilgogaztetxea@gmail.com (Usurbilgo Gaztetxea)