Abisu eta alerta egoeran asteburuan, haizeagatik

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 7a, 00:00

Abisu eta alerta deialdi berriak astebururako, haizeagatik:

Otsailak 7, ostirala
18:00-21:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro orduko haize boladak.
21:00-00:00 Alerta laranja haizeguneetan: 120 kilometro orduko haize boladak.
21:00-00:00 Abisu horia haizeguneak ez diren lekuetan: 70-80 kilometro orduko haize boladak.

Otsailak 8, larunbata
00:00-09:00 Alerta laranja haizeguneetan: 120 kilometro orduko haize boladak.
09:00-12:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro orduko haize boladak.
00:00-09:00 Abisu horia haizeguneak ez diren lekuetan: 70-80 kilometro orduko haize boladak.

Otsailak 9, igandea
12:00-00:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro orduko haize boladak.


Astebururako eguraldi iragarpena:
Otsailak 7, ostirala
"Egunaren hasieran ostarte handiak espero diren arren, ipar-ekialdeko zenbait tokitan baliteke euri apur bat egitea oraindik. Hala ere, goizean eta arratsaldearen lehenengo orduetan giro eguzkitsua eta atsegina espero da; haizea ez da ostegunean bezain zakarra izango, baina tenperaturak nabarmen egingo du behera eta freskoa izango da. Arratsaldea aurrera joan ahala hodeiak ugarituz joango dira eta hego-mendebaldeko haizea gero eta biziago ibiliko da. Gauean zerua hodeitsu egongo da, mendebaldeko zenbait lekutan euria egin lezake eta haize-bolada gogorrak espero dira".

Otsailak 8, larunbata
"Larunbatean eguraldiak txarrera egingo du. Hodeiak ugariak izango dira ia egun osoan. Euria ere egingo du, txikia orokorrean; baliteke noizbehinka indar handiagoz egitea, goizaldean eta isurialde atlantikoan batez ere. Egunaren bigarren partean elur-kota 1500 metrotik behera egongo da, gauean 1000 metrora. Egunaren amaieran atertzera egingo du eta hegoaldetik ostarte batzuk zabalduko dira. Haizea zakar berriro, goizean hego-mendebaldekoa eta eguerditik aurrera mendebaldekoa; arratsaldean ahulduz joango da. Tenperaturak fresko samar jarraituko du".

Otsailak 9, igandea
"Igandearen hasieran ostarte batzuk agertuko dira zeruan eta ateri egongo da orokorrean. Goizean hodeiak ugarituz joango dira berriro eta arratsaldean euria egiten hasiko du. Gauean zerua estalia egongo da eta prezipitazio ugari egingo du, hegoaldean batez ere, momentuz 1200-1300 metroko elur-kotarekin. Tenperatura jaitsi eta minimoak hotzak izango dira; barnealdeko zenbait lekutan baliteke izotz apur bat egitea. Hego-mendebaldeko haizea egunaren hasieran, gero hego-ekialdekoa eta harroago, bolada oso gogor batzuekin".

Eguraldiari buruzko informazio eguneratua, helbide honetan: http://www.euskalmet.euskadi.net