"Sukalde kontuak", igandean 18:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 7a, 00:00

Aizpea Goenagak 2008an zuzenduriko filma ikusteko aukera duzue igande honetan, otsailak 9, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira, 5 eurotan. Usurbilgo Udalak negu parte honetarako antolatu duen euskarazko zine zikloaren baitan proiektatuko da, sukaldaritza eskola batean lekutzen den istorio hau. Protagonista, azken ikasturtean murgildua dagoen ikasle taldea izango da:

"Ekintza sukaldaritza eskola batean gertatzen da. Hemen ikusiko ditugu negar malkotan gure sei protagonistak (tipula txikitzeagatik, baina) azken kurtsoa amaitzekotan dabiltzan zazpi 'etorkizun': Alberto (bolibiar etorkina, bertako indio itxurakoa), 'Piras' (gazte bizi eta mugitua), Ikerne (herriko neska gazte modernoa, baina osasuntsu itxura duena), Galder (gainerakoak baino helduxeagoa), Xalba (surflaria, taldeko guapoa), eta Estefanía (sukaldaritza batere gogoko ez duen neska gaztea, bere gurasoak jatetxe txiki baten jabe dira, eta haiengandik behartuta dator)".

Martxoan, zikloko azken bi filmak
Sukaldeko kontuokin, Udalak azaroaz geroztik programatu dituen euskarazko film sortaren amaierara helduko gara. Hurrengo hileko lehen bi igandeetan eskainiko dira, Udalak antolaturiko ziklo honetako azken bi filmak; “Ahmed, Alhanbrako printzea” haurrentzat martxoaren 2an eta “Zorion perfektua” helduentzat martxoaren 9an.