Pilota, eskubaloi eta futbol partidak asteburuan, baina baita nabarmentzeko bi deialdi ere; batetik, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak Zumaia-Orio ibilbidea osatzeko iganderako antolatu duen txangoa. Goizeko 8:00etan finkatu dute abiatzeko hitzordua, Usurbilgo tren geltokian. 14 kilometroko ibilbidea osatzea proposatzen dute, kostaldetik barrena, hiru ordu eta erdiren bueltan.
Bigarren deialdia, eskubaloiari loturikoa, Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi taldeetako hainbat jokalari deitu baitituzte, Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatzera. Zenbait entrenamendu saio gainera, Oiardo Kiroldegian burutuko dira:
-Kadete neskak: Estitxu Berasategi, Ane Irabazal eta Eider Makazaga (infantil mailan). Igandean, otsailak 9, 15:45etan Donostiako La Salle Kiroldegian.
-Jubenil neskak: Ane Encina, Olatz Uli, Natali Izagirre, Maider Zubelzu, Paloma Huguet, eta Leire Furundarena. Igandean, otsailak 9, 9:45ean Zumaiako Lubaki Kiroldegian.
-Jubenil mutilak: Mikel Atxega. Igandean, otsailak 9, 11:45etan Oiardo Kiroldegian.
-Kadete mutilak: Unai Lejardi Apaolaza. Larunbatean, otsailak 8, 16:15ean Oiardo Kiroldegian.
-Infantil mutilak: Julen Nazabal, Koldo Diaz eta Ion Uli. Igandean, otsailak 9, 11:45ean Donostiako La Salle Kiroldegian.
Eta deialdiokin batera, gaur hasi eta igandera arte, pilota, eskubaloi eta futbol neurketak, Aginagan, Oiardo Kiroldegian eta Haranen:
Pilota
Otsailak 7, ostirala
Ordua: 19:30.
Tokia: Aginagako Ariztitxo pilotalekua.
Neurketak:
Eskuz binaka infantil 2. maila:
Usurbil (Jon Zumeta-Aimar Iruretagoiena)-Mundarro 2
Paleta goma gizonak 2.maila:
Usurbil (Josu Arruti-Xabier Murua)-Batzokiko
Futbola
Otsailak 8, larunbata
10:00 Infantilak: Usurbil F.T.-Amara Berri K.E.
15:30 Regionalak: Usurbil F.T.-Allerru K.J.K.E.
17:30 Kadeteak: Usurbil F.T.-Allerru K.J.K.E.
Otsailak 9, igandea
10:00-13:00 Alebinak, futbol eskola: Usurbil F.T.-Danena-Amaroz
Eskubaloia
Otsailak 8, larunbata
11:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Egia Bat
12:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Urnieta Guria Kafetegia
19:00 Senior mutilak, 2.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Ereintza Aguaplast