NOAUA! Kultur Elkarteko lehendakari ohiak zuzenduko du aurrerantzean, "Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak" egitasmoa, Ibon Sarasolaren ordez. Hala berretsi zuen Euskaltzaindiak urtarrilaren 31n burutu zuen osoko bilkuran, Berriaren edizio digitalak ostiral arratsalde honetan zabaldu duenez.
Aurreko zuzendariak, Ibon Sarasolak 2013. urte amaierara arte zuen kontratua ez du berritu. Sagarna, euskaltzain osoa eta Gipuzkoako ordezkaria izango da beraz aurrerantzean, Euskaltzaindiko hiztegi lanak zuzenduko dituena. Egitasmo berri hau kudeatzeko lan taldean izango ditu baita, Miriam Urkia euskaltzain urgazle eta Hiztegi Batuko lantaldeko burua eta Jose Antonio Aduriz euskaltzain urgazle eta Hiztegi Batuko lantaldeko kidea. Urkiak egitasmoko arduradun lanetan jardungo du, eta Aduriz aholkulari gisa arituko da.