Haizeteak baretzera egingo du

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 10a, 00:00

Asteburuko alerta laranja igarota, abisu horian jarraituko dugu halere, astelehen eta astearte honetan:

Otsailak 10, astelehena
00:00-15:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro ordutik gorako haize boladak. Kostaldean, goizean goiz, baita 110-120 kilometro ordukoak ere.
00:00-15:00 Abisu horia haizeguneak ez diren tokietan: 80 kilometro orduko haize boladak. 

Otsailak 11, asteartea
00:00-15:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro ordutik gorako haize boladak.
03:00-09:00 Abisu hori haizeguneak ez diren lekuetan: 80 kilometro orduko haize boladak.


Egunotarako eguraldi iragarpena:
Otsailak 10, astelehena
"Astea negu giro petralarekin hasiko dugu, izan ere eguraldi haizetsua eta euritsua izango dugu. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta zakar joko du, haizeguneetan ez ezik, haizeguneak ere diren lekuetan ere bai. Euria ere erruz egingo du, zaparradak maiz botako ditu, eta noizean behin baliteke trumoiak jo eta txingorra egitea. Tenperatura ez da 10 ºC-tik pasatuko kostaldean eta 5-7 ºC-tik barnealdean. Elur-maila 700-800 m inguruan egongo da eta baliteke ekaitz guneetan 600 m-ra jaistea".

Otsailak 11, asteartea
"Asteartean hegoaldeko haizea izango dugu berriro ere hizpide. Goizaldetik aurrera hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta egunaren lehen partean zakar ibiliko da oso; alabaina, arratsaldean baretu eta mendebaldera edo ipar-mendebaldera aldatuko da. Hodeiak izango dira nagusi egun osoan eta euria egingo du, batez ere barnealdean. Tenperatura maximoak pare bat gradu igo egingo dira, aldiz minimoak jaitsi, beraz baliteke goizaldean barnealdean izotza egitea. Elur-kotak pixkanaka gorantz egingo du eta goizean, jadanik, 1000 m-tik gora egongo da".

Otsailak 12, asteazkena
"Asteazkenean hobera egingo du apur bat eguraldiak. Egunaren lehen partean hego-mendebaldeko haizea nagusituko da berriro ere, eta tenperatura 15 ºC-tik gora igoaraziko du kantauri isurialdeko leku askotan. Horrez gain, hodeitza ere saretzen eta urritzen joango da, eta ostarteak irekiko dira. Arratsaldean haizea baretu eta mendebaldera edo ipar-mendebaldera egingo du; orduan baliteke kostaldeko zenbait lekutan hodei baxuak sortzea eta euri pixka bat egitea".

Eguraldiari buruzko informazio eguneratua, helbide honetan: http://www.euskalmet.euskadi.net