Martxoaren 17tik 21era Munalurra 26ko egoitza berrian eskainiko duten "Zahartzea: zaintza eta autobabesa. Teoriatik praktikara" izeneko ikastaroa. Ekimena, adinekoen senide eta zaintzaileei zuzendua dago. Saioak, aipatu moduan, martxoaren 17tik 21era, egunero eta goizez, 9:00etatik 13:00etara. Matrikularen prezioa, ikastaroko eduki guztiak biltzen dituen eskuliburua barne dela, 110 eurotakoa izango da. Plazak mugatuak izango dira, "irakatsitako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko asmoz". Izen emateko edo argibide gehiago, 943 46 46 22 telefono zenbakian.
Hautemate sentsorialak, sexualitatea, sendaketa bat nola egin, etxebizitza seguruagoa izan dadin nola moldatu edo larrialdi egoeretan nola erantzun ikasiko dute, ikastaroko parte hartzaileek. Ezbeharren bat jasateko aukera gehiago dutenez, "murrizketa sentsorialak edo mugikortasunekoak dituzten pertsona nagusien istripuak saihesteko oinarrizko ezagutzak ikasiko dituzte" baita. Guztia, teoria eta praktika uztartuta, modu erraz eta entretenigarrian. Ikastaroan izen emateko, ez da derrigorrezkoa aldez aurretik osasun ezaguerak izatea.