Laster errepikatuko da ondoan duzuen irudia. Gure Pakea Elkarteko hainbat bazkidek eskutan sariak dituztela amaituko baitira, gaurtik, otsailaren 11tik hasita, hilaren 20ra arte antolatu dituzten txapelketak. Saio guztiak, arratsaldeko 16:00etatik aurrera ospatuko dira Artzabalen. Joko hauek, egunotan:
-Otsailak 11, asteartea: punttua.
-Otsailak 12, asteazkena: tutea.
-Otsailak 18, asteartea: musa.
-Otsailak 20, osteguna: igel eta toka jokoak. Sari banaketa eta askaria.
Gure Pakea Elkarteko bazkideen arteko txapelketetan izen emako epea, joan den ostiralean, otsailaren 7an itxi zuten antolatzaileek. Aipatu moduan, astearte honetan hasiko dira jokoak. Saioak otsailaren 20an amaituko dira. Egun horretan, azken txapelketen ostean, sariak banatu eta askari eder bat dastatu ahal izango dute parte hartzaile guztiek. Iazko sariketa unekoa duzue ondoko irudia.