Bitartean, otsailaren 14ra arte, irekita jarraituko du matrikulazio epeak, Udarregi Ikastolan, baita Aginaga eta Zubietako Eskola Txikietan ere:
Udarregi Ikastola
Otsailaren 3tik 14ra luzatuko da 2014-15 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Izena emateko hitzordua eskatu behar da, Udarregiko idazkaritzara deituta: 943 361 216. Argibide gehiago telefono zenbaki berean jaso ahal izango dira edo www.udarregi.com web orrian. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Udalak egindako bizikidetza ziurtagiria, familia-liburuaren kopia, guraso NANaren kopia, matrikulatu beharreko ikaslearen Gizarte Segurantzako txartelaren kopia eta kontu korronte baten 20 digituak.
Aginaga eta Zubietako Herri Ikastetxeak
Bi guneotan ere otsailaren 3tik 14ra luzatuko da hurrengo ikasturterako matrikulatzeko epea. Ordutegi honetan eman ahalko da izena Aginagako Eskola Txikian: 9:30-16:30 artean, Aginagako Erriberako kalea 7 zenbakidun eraikinera gerturatuta. Hauexek dituzue bestela, ikastetxearekin harremanetan jartzeko beste bideak:
Telefono zenbakia: 943 372 044.
Fax zenbakia: 943 372 044.
E-posta: 012261aa@hezkuntza.net
Zubietako Eskola Txikiarekin hartu emanetan jartzeko bideak, hauek dituzue:
Telefono zenbakia: 943 372 931.
Fax zenbakia: 943 372 931.
E-posta: 012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org (gurasoen helbidea).
Web orria: www.zubieta.eskolatxikiak.org