Ostegun eta ostiral honetarako, abisu horia emana dago haizeagatik. 100 kilometro ordurainoko bolada gogorrak espero dira, haizeguneetan bereziki:
Otsailak 13, osteguna
00:00-12:00 Haizeguneetan: 100 kilometro ordutik gorako boladak. Haizeguneak ez diren lekuetan, 70-80 kilometro orduko boladak.
Otsailak 14, ostirala
00:00-24:00 Haizeguneetan: 100 kilometro ordutik gorako boladak. Haizeguneak ez diren lekuetan, 70-80 kilometro orduko boladak.
Egunotarako Euskalmet-en eguraldi iragarpena:
Otsailak 12, asteazkena
"Hobera egingo du eguraldiak. Ostarteak irekiko dira, batez ere goizean eta eguerdian. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira; zerua estalita geratuko da kantauri isurialdean eta baliteke tanta batzuk egitea. Haizea berriro ere azpimarragarria izango da, hego-mendebaldetik joko du egun osoan, eta eguerditik aurrera indarrez. Haizearen ondorioz tenperaturak gorantz egingo du. Alabaina, goizean goiz izotza egingo du barnealdeko zenbait tokitan".
Otsailak 13, osteguna
"Ostegunean okerrera egingo du eguraldiak; lainotuago egongo da eta noizean behin zaparradak botako ditu, batez ere ekialdean. Hego-mendebaldeko haizeak zakar jarraituko du jotzen, batez ere egunaren lehen partean, eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura maximoetan ez da gorabeherarik espero, baina minimoak aurreko egunetakoak baino suabeagoak izango dira".
Otsailak 14, ostirala
"Hegoaldeko haizea berriro ere hizpide. Egun osoan oso zakar ibiliko da, eta, horren ondorioz, seguruenik kantauri isurialdean termometroa 20 ºC-ra hurbilduko da, barnealdean balio baxuagoetan errendituko da. Zeruan hodei dezente ikusiko da eta noizean behin zaparradak botako ditu, batez ere goizean".
Informazio eguneratua: http://www.euskalmet.euskadi.net