Pilota partiden maratoia, ostiralean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 12a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, bost neurketa jokatuko dira Aginagako Ariztitxo pilotalekuan. Esku pilota partidak, baita paleta goma saioak ere. Honatx, neurketa guztion berri:

Udaberri Txapelketa:
Paleta goma nagusiak 1. maila: Usurbil (Errasti-Urdanpilleta)-Hernani 

Gipuzkoako Txapelketa:
Infantilak 1.maila: Usurbil (Imanol Galarraga-Aitor Aranguren)-Aurrera-Saiaz 3

Udaberri Txapelketa:
Nagusiak 3.maila: Usurbil (Bengoetxea-Gesalaga)-Azkoitia 
Nagusiak 1.maila: Usurbil (Kina-Katalina)-Behar Zana 1
Paleta goma 2.maila: Usurbil (Arruti-Murua)-Lagunak 1