377 langabetu urtarrilean, goia jotzetik gertu berriz

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 12a, 00:00

Igoera orokorra izan da, bai Usurbilen, bai Buruntzaldean, baita Gipuzkoa mailan ere. Usurbilgo kasuan, krisialdia hasi zenetik, azken urteotan erregistratu den langabetu kopuru altuenetik (382) gertu gaude berriz ere. 2014ko urtarrilean 377 langabetu zenbatu ditu udalerri honetan, Estatuko Enplegu Zerbitzuak. Abenduan baino 11 langabetu gehiago, emakumezkoen artean eman da gorakadagatik. Abenduan 188 emakumezko usurbildar zeuden lanik gabe. 17 gehiago urteko lehen hilabetean, 205 guztira. Gizonezkoen artean, behera egin du langabezia tasak. Abenduan 178 langabetu zeuden, urtarrilean 172. Sektoreka, zerbitzuek biltzen jarraitzen dute langabetu kopuru altuena. Gorakada nabarmenena ere, bertan eman da urtarrilean. 

Langabetu kopuruak gorantz egin duen arren, kontratazioak ere gorantz egin du urtarrilean. Abenduan 263 lan kontratu erregistratu ziren. Urtarrilean 330. Gehienak, ohi bezala, aldi baterako, gizonezkoentzat eta zerbitzuen sektorean.

Bi mila langabetu gehiago Gipuzkoan
Udalerri honetako langabezia-tasan eman den gorakada, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere islatu da. 5.000 langabeturen muga gainditu da Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbilen. Abenduan baino 314 langabetu gehiago zenbatu dira urte hasiera honetan. Udalerri guztietan gorantz egin du langabeziak. Baita Gipuzkoan ere. Iazko urte amaieran baino 2.204 langabetu gehiago zenbatu dituzte urtarrilean.

2014ko lehen datu ezkorrak, segidan zenbakitan:

 

Usurbil: 377.            Buruntzaldea: 5.114. Gipuzkoa: 48.816.

Sexuaren eta adinaren arabera
Emakumezkoak: 205.
25 urtetik behera: 11.
25-44 urte artean: 103.
45 urtetik gora: 91.

Gizonezkoak: 172.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 94.
45 urtetik gora: 66.

Sektorearen arabera:
Nekazaritza: 6.
Industria: 68.
Eraikuntza: 41.
Zerbitzuak: 247.
Aurretik lanik gabe: 15.

Buruntzaldea
Andoain: 1.121.
Astigarraga: 351.
Hernani: 1.411.
Lasarte-Oria: 1.459.
Urnieta: 395.
Usurbil: 377.
Guztira: 5.114.

Gipuzkoa
Guztira: 48.816.

Erregistraturiko lan kontratuak:
Guztira: 330.
Aldi baterakoak: 318. 
Zerbitzuen sektorean: 285.
Sexuaren arabera: 200 lan kontratu gizonezkoenak, 130 emakumezkoenak.