Hamaika Telebistak eta Usurbilgo Udalak hitzarmena sinatu dute

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 11a, 00:00

Hamaika Telebistak eta Usurbilgo Udalak hitzarmena sinatu zuten otsailaren 7an, Usurbilgo udalean. Honi esker, Hamaika Telebistak 6000 euroko dirulaguntza jasoko du. Trukean, telebistak Usurbilgo ekimenen berri emango du. Mertxe Aizpurua alkateak adierazi zuen beharrezkoa dela erakundeek halako ekimenetan parte hartzea. Bestalde, Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendariak esan zuen etorkizunean ere beharrezkoa izango dela halako hitzarmenak egitea. Iturria: Hamaika Telebista.