Afari beganoa, 20:30etatik hasita Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 13a, 00:00

Otsaileko bigarren osteguna gaur, hilero moduan, afari beganoa antolatu dute Usurbilgo Gaztetxean. Borondatearen truke, otordu goxo askoa dastatu ahal izango da, iluntzeko 20:30etan hasita. Ez da ordea, egunotarako antolatua dagoen ekimen bakarra. Besteak beste, kontzertu gaua deitu baitute otsailaren 22rako. Bertan Desegin herriko taldeak parte hartuko du. Euren lehen diskako abestiak entzun ahal izango dira. Emanaldirako sarrera doakoa izango da. 

Eta azkenik, martxoaren 1ean Usurbilen ospatuko dugun Inauteri Festa eguneko afariko menua, Usurbilgo Gaztetxekoen esku aurten; paella, xolomoa eta postrea jateko aukera Alkartasuna Kooperatibaren egoitza ohian. Menu goxoa eta merkea. Afaritarako txartelak, astebururik aurrera salgai egongo dira, NOAUA!ko egoitzan, Txiribogan eta Irratin, 13 euroren truke. 

Gogoan izan beraz, hauek dira asteotarako Usurbilgo Gaztetxean antolatu dituzten ekimenak:


Otsailak 13, osteguna
20:30 Afari beganoa, borondatearen truke.

Otsailak 16, igandea
18:00 "120 ordu" torturen gaia jorratzen duen bideo emanaldia.

Otsailak 22, larunbata
23:00 Kontzertu gaua, Desegin (Usurbil), Cant Explain (Orio) eta MKT (Zarautz) taldeekin.

Martxoak 1, larunbata
21:30 Inauteri Festako afaria. Txartelak aurrez salgai, NOAUA!n, Txiribogan eta Irratin.