Nahia Franco Hernani eta Pello Ibargoyen Alvarez, Andoaingo Piano Jaialdian

Noaua Aldizkaria 2014ko otsailaren 14a

Bederatzigarren urtez jarraian ospatuko da Andoaingo Piano Jaialdia eta aurten ere Zumarte Musika Eskolako bi partaide bertan egongo dira; Nahia Franco Hernani eta Pello Ibargoyen Alvarez bikotea hain zuzen ere.
Jaialdia asteburu honetan ospatuko da, otsailaren 15 eta 16an. Zumarteko ikasleak Bastero kulturgunean arituko dira igandean goizeko 11:45ean. Pello eta Nahiak lau eskuetara joko dute eta pieza P. Wedgwooden "Stil waters" obra izango da.