Errekor berri bat ezarri du Itoitz Rodriguez atletak

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 17a, 00:00

Itoitz Rodriguez Errondosorok marka bikainak lortu ditu azken egunotan, indoor denboraldiko proba ezberdinetan. Otsailaren 8an Gipuzkoako Txapelketa absolutua jokatu zen Anoetako Belodromoan eta Itoitzek 400 metro libreetan hartu zuen parte. Jubenil mailakoa izanik, urrezko domina irabazi zuen eta horrez gain, jubenil eta junior (urte bete zaharragoak) mailetako errekorra gainditu zuen. 49'12ko marka bikaina egin zuen distantzia horretan Itoitzek.

Euskadiko absolutuan, bigarren
Bestalde, Euskadiko Indoor Txapelketa absolutua jokatu zen igandean Belodromoan, eta Itoitzek 200 metro libreetan hartu zuen parte. Sekulako final ederra eskaini zuten korrikalariek. Bigarren izan zen Itoitz, 22 segundo eta 33 ehuneneko denborarekin. Irabazlea Atletico San Sebastian taldeko Alvaro Lopez izan zen.