Ostiral honetan, otsailak 21, gaueko 22:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Kattalin Miner arituko da hizlari lanetan, Ernai Usurbilek eta Usurbilgo Gazte Asanbladak antolaturiko ekitaldian. "Sexu genero sistema irauliz” izenburupeko hitzaldian, “gaur egun botere kapitalista heteropatriarkarrak indarrez mantentzen duen sexu genero sistema aztertu eta berau iraultzeko ildoen inguruan hausnartuko dugu. Beraz, gazte, emakume, langile… animatu betaurreko moreak janztera!”.
Kontzertu gaua larunbatean
Bestalde, martxoaren 8ko Emakume Langileen Egunaren harira, Usurbilgo Gazte Asanblada eta Ernai Usurbil zenbait ekimen prestatzen ari dira. Zehaztasun gehiagoren berri, datorren astekarian. Baina lehenago, kontzertu gaua deitu dute larunbaterako, otsailaren 22rako. Bertan Cant Explain (Orio), MKT (Zarautz) taldeekin batera, Desegin talde usurbildarrak joko du gaueko 23:00etatik aurrera. Deseginekoek grabatua duten lehen diskako abestiak joko dituzte estreinakoz. "Kaos I Lentejas" jaialdia finantzatzeko kontzertu gaua izango da otsailaren 22koa. Emanaldirako sarrera doakoa izango da.
Eta gogoan izan, martxoaren 1ean Usurbilen ospatuko dugun Inauteri Festa eguneko afariko menua, Usurbilgo Gaztetxekoen esku aurten; paella, xolomoa eta postrea jateko aukera Alkartasuna Kooperatibaren egoitza ohian. Menu goxoa eta merkea. Afaritarako txartelak salgai daude NOAUA!ko egoitzan, Txiribogan eta Irratin, 13 euroren truke.
Gogoan izan beraz, hauek dira asteotarako Usurbilgo Gaztetxean antolatu dituzten ekimenak:
Otsailak 21, ostirala
22:00 "Sexu genero sistema irauliz" mahai ingurua Kattalin Minerrekin.
Otsailak 22, larunbata
23:00 Kontzertu gaua, Desegin (Usurbil), Cant Explain (Orio) eta MKT (Zarautz) taldeekin.
Martxoak 1, larunbata
21:30 Inauteri Festako afaria. Txartelak aurrez salgai, NOAUA!n, Txiribogan eta Irratin.