Prest dagoeneko, Inauteri Festako egitaraua lotua dago. Martxoaren 1ean mende batzuk atzera egingo dugu, Erdi Aroraino. Eta garai hari loturiko jantziekin, Usurbilgo Inauteri Festan parte hartzera animatzen zaituztegu. Martxoko lehen egunean aipatu moduan, eguerditik goizaldera luzatuko da mozorro jaia Kaxko inguruan. Bi kalejira ospatuko dira; lehenengoa eguerdian erraldoi eta dultzaineroekin, bigarrena arratsalde partean Burrunbazale txarangako kideekin.
Burrunbazalekoen eskutik, Gaztetxean amaituko da iluntzeko kalejira. Afalorduan, afaltzeko tokian. Inauteri Festako otordua Alkartasuna Kooperatiba ohian zerbitzatuko dute eta. Gogoan izan, afaritarako txartelak salgai egongo direla otsailaren 26ra arte. 13 eurotan eskura daitezke, NOAUA!ko egoitzan, Txiribogan eta Irratin. Gaztetxeko afarira, mozorrotuta agertzea ezinbestekoa izango da.
Inauteri giroan murgiltzen ordea, lehenago hasiko gara. Datorren asteartean, gaur zortzi, Zumartekoek kontzertu berezia eskainiko dute Sutegin. Eta otsailaren 28an, Inauteri Festaren bezperan, ikastetxeen txanda. Ikasleak mozorrotuta, emanaldi desberdinak eskainiko dituzte. Hona hemen, 2014ko inauterietarako agenda:
Otsailak 25, asteartea
18:30 Zumarteko Kantu-Kantari Taldearen eta Zumarte Abesbatzaren inauterietako kontzertua Sutegin.
Otsailak 28, ostirala
Udarregi Ikastola:
Haur Eskolan: mozorrotuta dantza egingo dute gelan eta 2 urtekoak Eguneko Zentrora bisitan joango dira.
10:00 Lehen Hezkuntzako ikasleen desfilea.
11:15 HH, LH eta DBHko ikasleen emanaldia Oiardo Kiroldegian.
Aginagako Eskola Txikia:
14:30-16:00 Kalejira, txarangaz mozorrotuta. Ondoren, txokolatada.
Zubietako Eskola Txikia:
Txarangaz mozorrotuko dira.
Martxoak 1, larunbata
12:00 Erraldoi txiki eta handien kalejira, dultzaineroek lagunduta.
16:30 Karaoke Festa Gaztelekuan (Mozorrotuta etorri!!!).
18:00 Burrunbazale txarangarekin, kalejira Usurbilgo Gaztetxetik abiatuta.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Ezinbestekoa mozorrotuta agertzea. Txartelak salgai 13 eurotan, NOAUA!n, Txiribogan eta Irratin, otsailaren 26ra arte.