Gure Pakeako bazkideak lehian berriz gaurtik

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 18a, 00:00

Laster errepikatuko da ondoan duzuen irudia, ostegun honetan, otsailaren 20an. Gure Pakea Elkarteko hainbat bazkidek eskutan sariak dituztela amaituko baitira, otsailaren 11z geroztik hilaren 20ra arte antolatu dituzten txapelketak. Aurreko astean, punttuan eta tutean aritu ziren. Gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera, musean lehiatuko dira Artzabalen. Eta amaitzeko, ostegunean ordu eta toki berean, igel eta toka jokoetan parte hartuko dute. Amaieran, azken txapelketen ostean, sariak banatu eta askari eder bat dastatu ahal izango dute parte hartzaile guztiek. Iazko sariketa unekoa duzue ondoko irudia.