Orio eta Iñaki Errasti garaile, Oriako Jaitsieran

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 18a, 00:00

Kirol proba honen hogeigarren edizioa larunbatean jokatu zen, Aginaga eta Orio artean, milatik gora arraunlariren parte hartzearekin. Festa giroan ospatu zen saioan, etxekoak nagusitu ziren gizonezkoen artean; oriotarrak. Eta Orioko arraunlarien artean, taldera itzuli berri den Iñaki Errasti. Denboraldia hasi berri duten honetan, bigarren garaipena erdietsi dute oriotarrek. Hondarribiko Jaitsieran lortu zuten lehena. Oraingoan, Aginagako Mapiletik hasi eta Oriora arteko 6 kilometroko bidea, 19 minutu eta 30 segundotan osatu zuten. 

Emakumezkoen artean, Hibaika nagusi:

Trainerua-Gizonezkoak: 
Orio A, 19:30:11. Marka berria.

Trainerua-Emakumezkoak:
Hibaika, 14:30:66. Marka berria.

Llaüt Mediterraneoa:
CN Badalona, 20:14:30.

Llagut Català: 
Capgrossos-Matarò, 21:47:13.

Trainerua-Beteranoak:
Zierbena, 14:48:37.

Trainerua-Jubenilak:
Portugalete, 14:33:63.